Covid-19 kasu berriek gora egin dute Nafarroan azken orduetan, 196 izan dira, aurreko egunean baino 41 gehiago. Atzo 2.744 proba egin zituzten, PCR eta antigenoen testen artean, eta horrek %7,1eko positibo tasaa dakar, Nafarroako Gobernuaren behin-behineko datuen arabera.
Foru Erkidegoak, laugarren olatuaren zatirik handienean, inoizko intzidentzia daturik okerrenak izan ditu, eta adierazle horrek behera egiten jarraitzen du azken egunetan: atzo 426,3an zegoen. Hala ere, Estatuko batez bestekoaren ia bikoitza da, 100.000 biztanleko 230,95 kasukoa baita.
Txertaketari dagokionez, atzo 3.926 dosi jarri zituzten Foru Erkidegoan. Nafarroan, guztira, 198.030 txerto eman dituzte, eta 58.178 pertsonak osatu dituzte txertoaren bi dosiak.