Beherunzko joera mantentzen du nafar bihurguneak

Euskalerria Irratia 2021ko api. 20a, 09:34

Azken egunean 155 koronabirus kasu antzeman dira Nafarroan egindako 2.633 PCR eta antigenoen testetan. Positibotasuna honenbestez %5,9an kokatzen da. Hogei pertsona ospitaleratu zituzten atzo.

Nafarroako koronabirusaren bihurguneak beherunzko joera mantentzen du eta asteko lehendabiziko egunean %9ko beherakada azaltzen du aurreko astearekin alderatuta. 155 koronabirus kasu antzeman dira astelehenean, gehienak Lizarran, Iruñeko Sanduzelai auzoan eta Burlatan agertu dira. Positibotasun tasa %5,9koa izan da.

Bestalde, 219 gaixo zeuden atzo COVID-19agatik ospitale-sareko zentroetan, aurreko egunean baino bederatzi gehiago. Horietako 43 ZIU postuetan daude (atzo baino bat gehiago). Atzo 20 pertsona ospitaleratu zituzten, horietako bi ZIUn, eta 90 urteko gizonezko bat hil zen. Nafarroan, guztira, 1.146 pertsona hil dira.

Txertaketa: 194.104 dosi eman dira

Atzoko egunari dagokionez, 4.386 dosi eman ziren, hau da, guztira 194.104 txerto eman dira. Orain 219.055 txerto jaso ditu Nafarroak, gaur goizean 4.800 AstraZeneca dosi jaso ostean. 56.155 lagunek hartu dute txertoa osoki.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!