Alarma egoeraren amaierara arte luzatuko ditu egungo neurriak gobernuak

Euskalerria Irratia 2021ko api. 19a, 15:59

Gutxienez maiatzaren 9ra arte taberna eta jatetxeen barrualdea itxita egonen da. 

Nafarroako Gobernuak, egoera epidemiologikoa eta sanitarioa ikusita, COVID-19aren pandemiari eusteko indarrean dagoen murrizketa sorta alarma-egoera amaitu arte (maiatzaren 9a) luzatzea erabaki du. Horrela, mugikortasuna arautzen duen lehendakariaren foru dekretua (gauekoa eta perimetrala) eta eremu publikoan eta pribatuan egiten diren bilerak aste honetan bertan berrituko dira data horretara arte, baita Osasuneko kontseilariaren foru agindua ere – ostalaritzako barnealdeen eta edukieren erabilera mugatzen duena, besteak beste –..

Azken astean Nafarroan koronabirusaren kasu positibo berrien kopurua %21 jaitsi da, baina azken 14 egunetan metatutako intzidentzia 408 kasukoa da 100.000 biztanleko. Horrek agerian uzten du arrisku handiko egoeran dagoela, eta kalifikazio hori 250 kasuko intzidentziatik aurrera lortzen da. Era berean, azken 7 egunetan metatutako intzidentzian, 100.000 biztanleko 179 kasutan dago Nafarroa, arrisku oso handia ezartzen duten 125 kasuen gainetik.

Gainera, ospitaleko presioak oso altua izaten jarraitzen du, 210 pertsona ospitaleratuta baitzeuden atzo, horietako 42 ZIUn. Hala, intzidentziak eta ospitaleko presioak birusari eusteko eta asistentzia-inpaktua gutxitzeko neurriak mantentzea gomendatzen dute.

Neurri murriztaileak

  • Ostalaritza: Jatetxe taberna, bingoetan, joko-aretoetan eta jolas-aretoetako barnealdeak itxita, terrazetan baino ez dago baimenduta kontsumitzea. 
  • Merkataritza: Azalera ertain eta handietan edukiera %30ekoa da. Ezin da eremu komunetan egon, ezta jolas-guneak erabili ere. Edukiera % 50ekoa da saltoki txikietan. Funtzio anitzeko espazioen barruan debekatuta dago familia-, gizarte-, lagun- edo aisialdi-ospakizunak egitea, kontsumoarekin.
  • Itxialdi perimetrala: erkidegoa itxita dago.
  • Etxeratze agindua: indarrean jarraitzen du gaueko mugikortasunaren murrizketak, 23:00etatik 6:00etara debekatuta dago.
  • Bilerak: Gehienez 6 pertsona egon daitezke espazio publiko irekietan, eta 4 pertsona espazio publiko itxietan, bizikidetza-unitate bereko pertsonen kasuan izan ezik. Eremu pribatuan, bilerak bizikidetza-unitatera mugatzen dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!