Lau udalerritatik bat despopulatzeko arrisku larrian dago

Euskalerria Irratia 2021ko api. 16a, 10:14

Lurralde Kohesio Departamentuak, Toki Administrazioko eta Despopulazioko Zuzendaritza Nagusiaren bidez, 1,7 milioi euroko bi laguntza-deialdi egingo ditu laster, toki-erakundeei zuzenduta, despopulazioa arintzeko ekintzak eta inbertsioak bultzatzeko. Udal-zerbitzu publikoak hobetzen eta/edo zabaltzen lagunduko duten diru-laguntzen bi ildo dira.

Azken 30 urteetan 17.400 biztanle galdu dituzte despopulatze arriskuan diren herri horiek. Biztanleria pilatu duten herriek, berriz, 100 mila herritar gehiago bereganatu dituzte tarte berean. Nafarroako biztanleen % 90 despopulatzeko arriskurik gabeko udalerrietan bizi dira, eta % 10 arriskuan dauden udalerrietan.

Eremuka, Pirinioetako Eskualdea nabarmentzen da, arriskuan baitago osorik. Aurrepirinioa ere muturreko arriskuan dago bere udalerri guztietan, Agoitz, Elo eta Urroz izan ezik, horiek ez baitira arriskuan dauden udalerriak. Zangoza eskualdeko, Erdialdeko Eremuko, Lizarraldeko eta Larraun-Leizaldeko udalerri gehienak ere biztanlerik gabe geratzeko arriskuan daude. Gainera, Baztan-Bidasoa eta Sakanako eskualdeetan ere badaude udalerri batzuk arriskuan, baina kopuru txikiagoan eta arrisku txikiagoan.

Azkenik, gogorarazi behar da despopulazio-maila handiena duten eremuek zahartze-indize handiagoak dituztela.

Egoerari aurre egiteko, 1,7 milioi euroko bi laguntza-deialdi egingo ditu laster, toki-erakundeei zuzenduta, despopulazioa arintzeko ekintzak eta inbertsioak bultzatzeko. Udal-zerbitzu publikoak hobetzen eta/edo zabaltzen lagunduko duten diru-laguntzen bi ildo dira.

Lehen laguntza-lerroa 1,2 milioi eurokoa izanen da eta horren bitartez finantzagarriak izango dira administrazio-, gizarte-, kultura-, kirol-, jolas- eta turismo-erabilerarako guneak handitzea edo eraberritzea, bai eta alokairurako etxebizitzak berritzea eta/edo erostea ere.

Diru-laguntzen bigarren deialdiak 500.000 euro ditu, eta despopulazioa arintzeko gastu arrunteko jarduerak eta proiektuak finantzatzea du helburu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!