Akanpada bat, elkarretaratzea eta manifestazioa, Aroztegiaren aurka

Euskalerria Irratia 2021ko api. 14a, 18:41

Mobilizazioak iragarri dituzte Aroztegia eta gero zer? plataformak eta Baztango Gazte Asanbladak, Aroztegia proiektuaren aurka eta Baztanen etorkizunaren alde

350 biztanle inguru dituen Lekarozko herrian hotela, golf zelaia eta 225 luxuzko etxebizitza egiteko obrak abiatu ditu Palazio de Aroztegia SL enpresak. Bailaran etxebizitzaren inguruan dagoen arazoa okertuko du proiektuak taldeen ustez: "Ez dezagun atzendu Baztango etxeen %36a etxe hutsak edo bigarren etxe bizitzak direla. Beraz, parke tematikoaren itxura eman dioten proiektu honek herri baten desagerpena ekarriko du".

Nafarroako Gobernuak Aroztegiako proiektua udalerriz gaindiko eragina duen plana gisa bideratzea erabaki zuen. Modu honetan, Baztango Udalari erabakitzeko eskumena kendu zion. Baztango instituzioak proiektu honen aurka agertu dira. "Urteak daramazkigu herri bezala proiektu honen kontra gaudela adierazten eta ez gaituzte entzun nahi. Honen aitzinean, Nafarroako Gobernuari eta bera babesten duten alderdi guztiei, zilegitasun sozialik ez duen UGEP hau geratzeko eskatzen diegu".

Ostiral honetan, arratsaldeko 15:30ean Lekarozko Plazan  akanpada bat eginen dute, eta larunbatean arratsaldeko 17:00etan elkarretaratzea eginen dute. Bestetik, maiatzaren 15ean arratsaldeko 17:30ean manifestazioa bat eginen dute Elizondon.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!