Positibo tasa %7,5era jaitsi da

Euskalerria Irratia 2021ko api. 13a, 12:57

168 positibo atzeman dituzte astelehen honetan 2.228 proba egin ostean (PCR eta antigenoak). Tutera zerrendaren buruan dago bederatzi kasu gehiagorekin, ondoren Villafranca eta Arrotxapea daude, zazpina kasurekin.

Positibotasun tasa %7,5era jaitsi da Nafarroan (aurreko egunean %9,8koa zen), astelehen honetan 168 Covid-19 kasu positibo berri detektatu ostean, 2.228 proba eginez (PCR eta test antigenoak). Aurreko egunean baino 30 kasu gutxiago izan dira, eta kutsatutakoen kopuruak lau egunez jarraian egin du behera: igandean 197 kasu izan ziren, larunbatean 206, ostiralean 222 eta ostegunean 293. 22. jardunaldia izan da, eta ehun positibo baino gehiago izan dira jarraian.

Astelehen honetan, Tuteran atzeman dira kasu positbo gehien. Bederatzi izan dira. Ondoren Villafranca eta Iruñeko Arrotxapea auzoa (7), Berriozar, Burlata eta Donibane auzoa (6), Lizarra eta Mendillorri eta Txantrea auzoak (5) ageri dira.

Bestalde, 197 gaixo zeuden atzo COVID-19agatik ospitale-sareko zentroetan, aurreko egunean baino lau gehiago. Atzo koronabirusarekin lotutako 13 ospitaleratze izan ziren, horietako hiru ZIUn. 40 pertsona daude zaintza intentsiboen unitatean. 

Aurreko egunetan gertatutako 78 urteko gizon baten heriotza jakinarazi du gobernuak. Nafarroan 1.141 heriotza baieztatu dituzte guztira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!