Garbiketa sektoreko patronalak proposamen bat aurkeztuko die CCOO eta UGT sindikatuei, grebaren bezperan

Euskalerria Irratia 2021ko api. 12a, 14:42

Gaur zen hastekoa garbiketa sektoreko greba, CCOO, LAB, ELA, UGT eta Solidari sindikatuek deituta. Ordu batzuk lehenago, CCOO eta UGT patronalarekin bildu dira, akordio batera heltzeko. 

Garbiketen sektoreko patronalak proposamen bat aurkeztuko zien sindikatuei atzo arratsaldean, gauryikaurrera hitzarmen duin baten alde egitekoa zen grebaren aurretik. CCOO, LAB, ELA, UGT eta Solidari sindikatuek lau lanuztera deitu zuten, apirilaren 13tik 16rako. Azken mugimendu horren ondorioz, ordea, bertan behera gelditu da.

Garbiketa Enpresen Elkarte Profesionalak (ASPEL), Nafarroako Garbiketa Enpresen Elkarte Profesionalak (ASPREN) eta ISN Taldeak osatzen dute patronala garbiketen hitzarmen probintzialaren negoziazio-mahaian, eta 7.500 pertsona inguru babesten ditu. Sektore honetan 62 konpainiak egiten dute lan.

Hitzarmenaren negoziaketa blokeaturik zegoen, baina UGT eta CCOO ezkutuan bildu dira patronalarekin, azken unean, eta akordio batera iritsi dira. Ez dute grebarik egingo. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!