Ekoizpena etengo dute berriro Volkswagenen

Euskalerria Irratia 2021ko api. 12a, 14:38

Zuzendaritzak batzordeari jakinarazi dionez, erdieroalerik ez dagoelako hartu beharko dute erabakia. Gaueko txanda berreskuratu du gaur lantegiak.

VW Nafarroako zuzendaritzak enpresa batzordeari jakinarazi dionez, baliteke datorren astean beste lanuzte batzuk egitea, erdieroale faltagatik. Oraingoz, enpresak ez du egun kopururik zehaztu. Enpresak "kritikotzat" jo du ibilgailuentzat ezinbestekoak diren pieza elektroniko horien hornidura. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!