Duela bi aste, Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak jakinarazi zuen Opus Deiren Irabia-Izaga eta Miravalles-El Redin ikastetxeek, Lomloeko araudia eta 1998ko foru legea betetzeko konpromisoa hartu zutela, ikasturte honetan amaituko diren hezkuntza-itunak berritu ahal izateko.
Izan ere, araudi horietan jasotzen denez, ezin dira itunen barruan egon irakaskuntza sexuaren arabera bereiziten dutenak.
Ordea, bi ikastetxeek adierazpen bateratu bat igorri zuten gero, bereizketa egiten jarraituko dutela iradokiz. Konstituzio Auzitegiaren helegitei erreferetzia eginez, esan zuten egungo arau esparrua betetzen dutela, eta bereizitako hezkuntza eredua ez dela diskriminatzailea.
Bada EH Bildu, Izquiera-Ezkerra eta Ahal Dugu kezkatuta agertu dira. EH Bilduk uste du adierazpen horietan ezkutuko asmoak daudela; I-Ek argi du segregazioari eutsiko diotela; eta Ahal Duguk dio erradikalak izango direla, ez dadin segregazioa finantzatu.
Geroa Baik eta PSNk, haatik, uste dute Gimeno kontseilariak esandakoa beteko dela, eta bestela, zentro horiek legea bete dezatela lortu beharko dutela.
Bere aldetik, Navarra Sumak esan du znetro horiek defendatzen duten hezkuntza eredua konstituzionala dela, eta alderdi sozialistak modu sektarioan kendu nahi dituela hezkuntza-itunak.