Parlamentuak garbiketa sektoreko greba babestu du

Euskalerria Irratia 2021ko api. 12a, 10:19

Nafarroako Parlamentuak aho batez onartu du garbiketa sektoreak bihartik ostiralera egingo duen greba babesteko adierazpen instituzional bat. “Bidezko” hitzarmen baten beharra nabarmendu dute.

Talde guztiek aurkeztu dute adierazpena, Navarra Sumak izan ezik, eta honek ere onartu egin du. 

Testuak dio garbiketaren sektorea feminizatua dela, azken urteotan soldatak izozturik izan dituela, eta murrizketak pairatu, eta langileen baldintzak oso urrun daudela beren interes eta aldarrikapenetatik.

Funtsezko sektore bat dela diote, pandemiaren aurkako borrokan egiten dituen ekarpenak aitortzen dute eta langileentzako bidezko lan hitzarmen bat babesten dute.

Adierazpen hori onartuta, beraz, Nafarroako Parlamentuak ELA, LAB, UGT, CCOO eta Solidari sindikatuen greba deialdia defendatu eta babestu du.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!