Garbiketetako bi langile ISNko kamioi batera igo dira, sektoreko hitzarmenaren "blokeoa" salatzeko

Euskalerria Irratia 2021ko api. 9a, 10:36

"Negoziazioa blokeatzen baduzue, guk blokeatuko zaituztegu" zioen pankarta zabaldu dute langileek, eta kamioiaren gainean jarri dute. Apirilaren 13, 14, 15 eta 16an greba eginen du garbiketa sektoreak, Nafarroan.

LAB sindikatuak ekintza bat egin du 06:00etan: garbiketetako bi langile ISNko kamioi baten goialdera igo dira, N-121 errepidea Beriain parean moztuta, "sektoreko hitzarmenaren negoziazioan patronalaren blokeoa" salatzeko eta datorren asteko asteartetik ostiralera egingo den sektoreko grebara deitzeko.

Mezu horrekin batera, Nafarroa osoan apirilaren 13, 14, 15 eta 16an egingo den Garbiketa grebaren deialdia irakur zitekeen, "Ugazaben blokeoarekin amaitu eta hitzarmena sinatzeko akordio batera iristea" helburu duena.

LABek ohar batean azaldu duenez, sindikatuen aldarrikapenek "KPIren gainetik dagoen soldata-igoera garrantzitsu bati egiten diote erreferentzia, sektorearen soldata-arrakalarekin amaitzeko, bajen osagarria % 100ean berreskuratzeko eta sektorean sartzen diren lanaldi partzialak handitzea ahalbidetuko duen klausula bat lortzeko".

ELA, LAB, CCOO, UGT eta Solidari sindikatuek deitu dituzte langileak gelditzera.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!