Indarra hartzen ari da laugarren olatua Nafarroan. Foru Gobernuaren behin behineko datuen arabera atzo ia 300 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten. Osasun Departamentuak 283 kutsatu berri atzeman ditu, kopururik altuena urtarrilaren erdiaz geroztik. 3.192 proba egin dituzte, PCR eta antigenoen testen artean, eta positibo tasa, beraz, %8,9koa da.
Igoera hau duela aste batzuetatik ari da gertatzen. Nafarroak hemeretzi egun jarraian egin ditu ehun kasutik gora, eta gero eta hurbilago eguneko 200 kasuetatik (300 inguru, azken egun honetan bezala).
Tutera, 22 kasurekin, lehena izan da infekzio gehien izan dituen zerrendan, hurrengoak zerrendan: Altsasu 16 kasurekin, Cadreita 15 kasurekin eta Corella 13 kasurekin.
Era berean, ospitaleko presioak gora egiten jarraitzen du 13 ospitaleratzerekin (horietako bi ZIUn), eta 182 paziente daude ospitaleratuta, horietatik 29 kritikoen unitatean. Atzo heriotza baten berri eman zuen gobernuak.
Gauzak hórrela, auzitegiek baimena eman diote gobernuari neurri murriztaileak bi astez luzatzeko. Beraz, datozen bi asteetan orain indarrean daudenak izanen dira bete beharrekoak.
Aldaera britainiarra nagusi
Antza denez, aldaera britaniarra da bizi den egoeraren arrazoi nagusia. Hala jasotzen da epaitegietara gobernuak bidali duen txostenean. Hamar kasutik bederatzi baino gehiago dagozkio aldaera honi. Kutsakorragoa da aurrekoarekin alderatuta; gainera, erraztasun handiagoz hedatzen da 15 urtetik beherakoen artean.