Covid lantaldeko langileek salatu dute "esperientziarik gabeko" langileek ordezkatuko dituztela

Euskalerria Irratia 2021ko api. 8a, 14:11

Ez dute bidezkoa ikusten, haiek hilabeteak daramatzatelako lan hori egiten, eta funtzionamendua ezagutzen dutelako.

Administrazioko langileak, erizainak eta osasun-larrialdietako teknikariak dira. Zehaztu dutenez, maiatzaren 1ean 80 eta 100 artean kaleratuko dituzte, eta zerrendetan lehentasuna duten beste langile batzuek ordezkatuko dituzte, iraupen luzeko kontratuekin. Salatu dutenez, haietako askok iazko otsailetik daramate talde horietan, kontratu laburrak kateatzen; Orduan, lan horiek eskaini zizkietenean, baietz esan zutelako, zerrendetan haien gainetik dauden beste batzuek ez bezala. 

Hilabeteotan oso baldintza gogorretan lan egin dutela esan dute, egoerara etengabe egokituz. Ulertzen dute kontratazio-zerrendak errespetatu behar direla, egoera erregularizatu behar dela, eta beste testuinguru batean egokiena litzatekeela; baina ez dute egokia ikusten orain, olatu berri baten hasieran, aldaketa hori egitea, eta uste dute beraiek ere konpentsazioa merezi dutela egindako lanagatik.

Nafarroaok Gobernuak, aztarnarien taldearen aldaketa izan zuen hizpide pasa den astean, eta onartu zuen maiatzetik aurrera gutxiago izango direla lanean, baina ziurtatu zuen egun lanean ari diren berdinak ariko direla Foremeko langileek, ordea, uste dute gobernuak erabakia hartu duela kanpoko presioengatik, baina ez dakite nondik datozen presio horiek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!