Nafarroak 198 Covid-19 kasu berri erregistratu zituen atzo, aurreko egunean baino 22 gehiago. Atzokoan 2.697 proba egin ziren, PCR eta antigenoen testen artean, eta horrek %7,3ko positibo tasa utzi du, Nafarroako Gobernuaren behin-behineko datuen arabera.
Koronabirusaren aldaera britainiarraren eragin esanguratsuak (ia kasu guztietara hedatu da), infekzioaren goranzko joerak eta ospitaleratzearen gorakadak (165 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 25 ZIUn, baina oraindik gainezka egin gabe), Nafarroa egoera larrian kokatzen dute.
Hala ere, datu itxaropentsuak ere badaude, hala nola, azken 24 egunetako 14tan ez dela heriotzarik izan, edo Nafarroako egoitzetan jada ez dagoela koronabirus kasurik.
Dena dela, Nafarroako Gobernuak gaur erabakiko du neurri mruriztaileak luzatuko dituen ala ez. Maria Txibitek atzo adierazi zuenez, ez du kasu gehiago espero Aste Santuaren ostean, eta horregatik hartu zituzten barnealdeak murrizteko neurriak. "Birusa eten inzana espero dugu, nahiz eta argi dugun egun hauetan kontaktu sozial handia egon dela, baina eguraldiak lagundu digu eta espazio irekiak erabili ahal izan dira gehienbat; hazkunde hori geldiarazi ahal izatea espero dugu", adierazi du.