Euskarabideak 'Euskararekin, gora eta gora beti!' kanpaina aurkeztu du

Euskalerria Irratia 2021ko api. 6a, 10:32

Kanpainako irudi bat.

Hiru mintegik osatuko dute programa, euskara hiztun berrien artean sustatzeko.

Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuak euskararekiko motibazio kanpaina bat aurkeztu du gaur goizean. Euskararekin, gora eta gora beti! lelopean, euskararen ikaskuntzaren eta erabileraren balio positiboa helarazi nahi die familiei.

Kanpaina Euskararen Plan Estrategikoan txertatzen da, eta ardatzetako nagusia hiztun berriei lotuta dago. Helburu nagusia euskara balio positibo eta integratzaile gisa islatzea da; “familiek seme-alabei eskain diezaieketen baliabide baliotsu gisa”.

"Euskara egungo eta etorkizuneko balioa da, munduari irekia, eta gure seme-alabei balioa eta aberastasuna ematen die. Oraingo eta etorkizuneko hizkuntza”, adierazi du Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako Kontseilariak.

 Gogora ekarri duenez, NASTATen inkestaren arabera, 30 urtetik beherako lau gaztetik bat euskalduna da. Gurasoen %30ek D eredua, hau da, hizkuntzan murgiltzea bermatzen duen eredua, aukeratzen dute 3 urteko seme-alaben hezkuntzarako, eta %20k A eredua. Gainera, Eusko Ikaskuntzak bizikidetzari buruz egindako azterlanak adierazten duen bezala, gazteek gero eta gehiago ikusten dute euskara balio positibo gisa".

Hiru mintegi on line

Kanpainak zenbait webinar ditu, joan den azaroan hasi zirenak, toki erakundeekin elkarlanean antolatutakoak, euskaraz eskolatutako haurren familientzat eta eskolatzean hizkuntza horrekin curriculumean kontaktua dutenentzat.

Hitzaldi horien arrakastaren ondorioz, berriz ere bigarren ziklo bat programatu dute, Nafarroan euskara ezagutzearen eta erabiltzearen balioaz sentsibilizatzeko.

Kanpaina 3 urtetik beherako haurren gurasoei zuzenduta dago bereziki, euskara seme-alaben hezkuntzarako elementu baliotsu gisa sustatzeko eta Nafarroako hezkuntza sisteman euskararen inguruan dauden aukeren berri emateko.

Hiru saioak hezkuntza arloko adituek zuzenduko dituzte. Internet bidez emango dira zuzenean eta familiek galderak egin ahal izango dituzte.

  • Apirilaren 12an, 18:00etan, Euskara eta eleaniztasuna eskola testuinguruan saioa egingo dute izenburupean, Jasone Cenoz EHUko Hezkuntzako Ikerketa eta Diagnosi Metodoen katedradunak aurkeztuta.
  • Apirilaren 13an, 18:00etan. Eduardo Aldasoro pedagogo eta hezkuntza adituak D eredua: hizkuntza murgiltzea euskaraz saioa aurkeztuko du.
  • Apirilaren 14an, 18:00etan, A ereduan euskara irakasten eskarmentu handia duen Juan Pedro Urabayen irakaslearen txanda izango da. Bere hitzaldiaren izenburua da Ireki iezaiezu euskararen leihoa, euskara ikastea aukera bat da.

Hitzaldien aurretik ikus-entzunezko hiru ekoizpen aurkeztuko dira. Bertan hinbat pertsonak euskararen inguruan dituzten bizipenak eta iritziak kontatuko dituzte, haurren hezkuntzaren elementu gisa. Kanpainaren osagarri, kartel orokor batzuk izango dira, bai eta herri bakoitzera egokitutako beste batzuk ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!