Langabeziak %1,16 egin du behera martxoan

Euskalerria Irratia 2021ko api. 6a, 09:48

Otsailean baino 499 langabe gutxiago daude egun Nafarroan. Guztira 42.487 pertsona daude lanik gabe. Urtebetean %13 egin du gora zenbatekoak.

Nafarroako enplegu zerbitzu publikoen bulegoetan 499 langabe gutxiago zenbatu dituzte martxoan, %1,16, beraz, 42.487 daude lanik gabe, Lan Ministerioak astearte honetan jakitera eman duenez.

Azken hamabi hilabeteetan, 5.122 langabe gehiago zenbatu dituzte Nafarroan, %13,71.

Izan den jaitsierarik handiena Zerbitzuen sektorean izan da, 536 langabe gutxiago zenbatu baitituzte. Industrian (95) eta Eraikuntzan (44) ere behera egin du. Hala ere, gora egin du nekazaritzan, 97 pertsonatan, eta aurreko enplegurik gabeko kolektiboan, 79 pertsonatan.

42.487 langabeetatik, 17.807 gizonak dira eta 24.680 emakumeak; 5.118 25 urtetik beherakoak dira (2.557 gizon eta 2.561 emakume) eta gainerakoak, 37.369, adin horretatik gorakoak dira (15.250 gizon eta 22.119 emakume).

Sektoreka, gehienak zerbitzuen sektorekoak dira, zehazki 27.990 langabe; ondoren, industria dago (5.609), Nekazaritza (2.507) eta Eraikuntza (1.888). Aurreko enplegurik gabeko kolektiboak 4.493 langabe zituen martxoan.

Nafarroako kontratazioari dagokionez, martxoan 26.088 kontratu egin ziren, aurreko hilean baino 3.574 gehiago (%15,87) eta duela urtebete baino 880 gehiago (%3,49).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!