Ostegunetik aurrera tabernen barrukaldea itxiko da berriz ere

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 26a, 12:15

207 koronabirus kasu antzeman dira azken egunean eta positibotasuna %8ra igo egin da. Espazio itxietan ematen ari dira kutsaketa gehienak eta horregatik Nafarroako Gobernuak atzera egin eta tabernen barrukaldea itxiko du berriz ere.

Azken egunotan nabarmenki ari da igotzen kutsaketa bihurgunea eta gaur dagoeneko 207 kutsatuetara ailegatu gara. Milagro perimetralki itxita dago gaurtik aurrera, dagoeneko 70 kasuetatik gora joan direlako bainan adi, Antsoainen, Burlatan eta Iruñeko Buztintxurin eta Sanduzelain ere inzidentzia oso altua delako.

Gune itxietan ematen ari dira kutsaketa hauek, espazio itxietan; eta horregatik horiek mugatuko ditu Nafarroako Gobernuak. Ezaguna da gaurtik aurrera etxe barruko eta espazio pribatuetako bilkurak bizikideei mugatzen zirela. Hau da ezin dugu bisitarik jaso etxean edo bisitarik egin besteen etxeetara eta noski, aste santuan landetxeetarako ohiko opor horiek, bizikideekin soilik etxekoekin egitera mugatu beharko dira.

Nafarroako Gobernuak beste atzerapausu bat eman du eta tabernetako barrukaldea berriz ere itxiko da. Duela hiru aste ireki egin ziren barrukalde hauek, eta tamalez hain zuzen orduz geroztik biderkatu egin dira kutsaketak. Hostalaritza berriz ere terraza duten tabernetara mugatzen da beraz. Asteklehenean sartuko da indarrean neurria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!