Igandean Bultza Euskaltegiak, bultza Euskara! ekimena eginen da Gazteluko Plazan

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 26a, 11:24

Korrikaren 22. Edizioan amaitu behar zen egunean AEKk euskaltegien aldeko bultzada atera nahi du kalera. Horretarako igande eguerdian musika eta kultur saio desberdinak eginen dira Euskal Herriko 88 hiri eta herritan AEKk antolatuta.  

 

 

Eguerdiko 12.00etan bi kanta abestuko dira toki horietan guztietan; Euskalerrian Euskaraz eta berariaz sortutako Lekukoa mingaina Bertso rapa. Honetaz gain hemen Iruñeko Gaztelu Plazan Irati Majuelo bertsolaria arituko da, Kantuz taldeak, fanfarreak, marrazkilari bat eta Lekukoa mingaina bertso rapa sortu duen taldea. 

Korrika euskara sustatzeko ekinbide garrantzitsua izateaz gain, diru iturri handia ere bada helduen euskalduntzerako. Hori dela eta, aurtengo egoera ekonomiko zailari aurre egiteko, AEKk  dinamika berezi bat jarri du abian.

Hiru ardatz nagusi izanen ditu honek: Euskal Herriko hiru administrazioei gutun bana bidaliko diete gogoraraziz haien laguntza eta inplikzioa beharrezkoak  direla, bigarrenik: eragile sozialekin ere mintzatuko dira euskararekiko haien konpromisoetan urratsak eman ditzaten eta  hirugarrenik jendearteari bere bultzada eta laguntza ekonomikoa eskatuko diote.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!