Garbiketako trapu zikinak bota dizkiote enpresarien elkargoari

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 24a, 14:00

Elkarretaratzea egin dute garbiketa sektoreko langileek hitzarmen duin bat eskatuz, enpresarien elkargoaren aurrean. Negoziazio mahaia irekitzen ez bada, grebara dei eginen dute apirilean.

Kexu dira garbiketa langileak. Lna baldintza kaxkarrak, ordutegi amaigabeak eta soldata xistrinak salatzen dituzte. Beren egoera hobetu eta bermatuko duen lan hitzarmena eskatzen diote patronalari, bainan enpresariak ez dira eseri negoziazio mahaian. Gaur protesta egin dute enpresarien elkargoaren aurrean eta grebarekin mehatxatu. Aurrerapausorik ez badago, apirilean lan egiteari utziko diote protestan.

Gaurko elkarretaratzearen amaieran, beren trapu zikinak bota dizkiete enpresariei langileek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!