Parlamentuko eledunek zentzuzkotzat hartu dute zuhurtziaz AstraZenecaren txertoa behin-behinean gelditu izana, baina orain, berme guztiak edukita, kanpainarekin aurrera jarraitzeko unea dela azpimarratu dute. Herritarrei ebidentzia zientifikoetan konfidantza izateko eta txertoa jartzeko deia egin diete.
Txertaketari lotuta, PSNk ziurtatu du, AstraZenecaren txertoarekin aurrera egiteko argi berdea jasota, eta Pfizereren dosien ugaritzea aurreikusita, apirilean Nafarroa txertaketa "masiboa" egiteko moduan izango dela.
Ez horren baikor baina itxaropentsu, Geroa Baik txertaketaren lehen hiruhilekoa igarota balorazioa egin beharko dela esan du, udarako herritarren %70en txertaketa lortua izateko helburuari eusteko.
Oposizioari dagokionez, EH Bilduk kritikatu du txertoen banaketa prozesuan, farmazia enpresek dituzten interesen aurrean, Europar Batzordeak pantenteeak ez erregularizatzea.
Navarra Sumak, berriz, kanpainaren abiadura handitzeko eskatu du, eta ez erabiltzeko banaketa arazoak gobernuaren "eraginkortasunik eza" justifikatzeko aitzakia gisa.