Ainhoa Aznarez: "Elkarrekin indarrak batuta, harresi demokratikoa sendotuko dugu"

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 22a, 09:45

Ainhoa Aznarezek "positibotzat" jo ditu Ahal Duguren barne hauteskunde primarioen emaitzak.

Ainhoa Aznarezek ez ditu Ahal Duguren barne hauteskunde primarioak irabazi, baina "positibotzat" jo ditu emaitzak, eta atera den zuzendaritzarekin "buru belarri" jarraituko duela ziurtatu du.

Ez du Begoña Alfaroren inguruko iruzkin zehatzik egin, baina elkarrekin indarrak batuta, 2015ean ezarritako oinarriarekin jarraitzea jarri du lehentasuntzat: "Harresi demokrartikoa indartzea eta garatzea, eskuinari aurre egiteko".

Parlamentuko jardunari dagokionez, haren hitzetan alderdiaren zuzendaritzaren aldaketak ez du taldearen norabidea aldatuko; eta lanean jarraituko dute 2019ko hauteskundeen ondoren ezarritako akordioekin aurrera egiteko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!