Gaur aktibatuko dituzte N-121-A errepideko bi radarrak

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 22a, 08:01

N-121-A errepidea, artxiboko irudi batean.

DGT Trafiko Zuzendaritza Nagusiak gaur jarriko ditu martxan Arraitz eta Berako benten parean jarri dituen radarrak. 50 eta 80 kilometro orduko muga dute, hurrenez hurren.

N-121-A errepidean Arraitz eta Berako Bentak parean jarri dkituzten bi radarrak gaurtik aurrera hasiko dira baimendutakoa baino azkarrago doazen autoak salatzen.

Bi radar berrietako bat Arraitzeko Bentetako iparraldeko sarreran jarri dute, 25,700 kilometroan, Iruñerako noranzkoan, eta 50 kilometro orduko muga dauka. Hori da, hain zuzen ere, Iruñea eta Behobia lotzen dituen errepidean azken hilabeteetan istripu gehien izan dituen puntuetako bat.

Beste radarra, berriz, 60,200 kilometroan dago, Behobiarako noranzkoan. Etxalarko zubiaren eta Amixelaietako tunelaren artean dago,eta  80 kilometro orduko muga dauka.

Nafarroan, orotara, zazpi

Urtarrilaren amaieran proba metrologikoa egin zieten bi aparatu berriei, eta dagokien ziurtagiria jaso dute. martxan jartzeko eta abiadura mugak betetzen ez dituztenak zigortzen hasteko. Gaur bertan jarriko dituzte martxan, eta, Nafarroan dauden gainerako radarrak bezala, Leongo probintzian dagoen Salaketa Automatizatuen Tratamendu Zentroari lotuta egongo dira.

Horiekin, Trafiko Zuzendaritzak dagoeneko zazpi radar finko jarri ditu Nafarroako hiriarteko bideetan, horietako hiru bide horretan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!