Budapest International Foto Awards-en zilarrezko 2020 saria eskuratu du Unai Beroiz argazkilariak, Aitona, hain gertu hain urrun argazkiarengatik. Haren 90 urteko Miguel aitona ageri da argazkian. Itxialdiaren laugarren astean bisitatu zuen Beroizek, eta sare sozialetan asko zabaldu zen irudia iaz.