Ion Arretxe: "Estatuak ez du inoiz onartuko Mikel Zabalza hil zuenik"

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 18a, 11:43

Gaurko egunez zendu zen Ion Arretxe, 2017an, eta Ahotsa.info-k 'Non dago Mikel?' dokumentalerako hari egindako elkarrizketa bat argitaratu berri du. Esanahi berezia hartu du, Marlaskak Zabalza auziko dokumentuak desklasifikatzeko eskaera ukatu ondoren. 

Ion Arretxe 2017ko martxoaren 18an hil zen, orain dela lau urte. Hala ere, Non dago Mikel? filmaren grabazioan egindako adierazpenetako batzuk gaurkotasun berezia hartu dute azken asteotako gertakarien ostean.

Atzo, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak ukatu egin zuen Mikel Zabalza Intxaurrondoko kuartelean nola hil zen eta haren heriotzarekin zerikusia izan zuten erakutsi dezaketen estatu sekretuak desklasifikatzea. Ahotsa.info atariak lehen aldiz eskaini du Arretxeren elkarrizketa hau, Galdutako Objektuak webseriearen zortzigarren atalean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!