70ra jaitsi dira Covid-19 kasu berriak, asteartean ehunera iritsi ondoren

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 18a, 09:12

Atzo 1.788 PCR eta antigenoen proba egin zituzten, eta positibo tasa %3,9koa da. Osasun agintariek "zuhurtziari eusteko" deia egin dute. 

Nafarroak 70 koronabirus kasu berri atzeman zituen atzo, aurreko egunean baino 30 gutxiago, Nafarroako Gobernuaren behin-behineko informazioaren arabera. Asteartean ehun kasuren langa gainditu zen. Atzoko datuek ez diote gorakada horri jarraitu, beraz; baina, hala ere, joan den asteko epe berari begira, 170tik 237ra igo dira kasuak.

Atzo 1.788 PCR eta antigeno proba egin zituzten, beraz, positibo tasa %3,9koa da. Azken hamalau egunetan metatutako intzidentziak gora egiten jarraitzen du, eta 130 kasu baino gehiago daude batez beste.
 
Bestalde, atzo 73 gaixo zeuden COVID-19agatik ospitale-sareko zentroetan, aurreko eguneko kopuru berean. Koronabirusarekin lotutako hiru ospitaleratze izan ziren, horietako bi ZIUn, eta ez zen gaixotasun horren ondorioz beste inor hil.
 
San Jose zubirako, neurri gogorragoak

Horiek horrela, osasun agintariek zuhurtziaren printzipioa betetzearen premia azpimarratzen dute. Hain zuzen ere, atzo sartu ziren indarrean San Jose zubirako neurri murriztaileak, hilaren 21era arte indarrean egongo direnak, eta Aste Santuan ere aplikatuko direnak. 

Espazio publiko itxietako bilerak gehienez lau pertsonakoak izango dira, eta seikoak espazio publiko irekietan, eta topaketa pribatuak bizikidetza unitate bakar batera mugatuko dira.

Era berean, leku publikoetan egiten diren bilerak eta aldi horretan egiten diren manifestazioak baldintzatu edo debekatu ahal izango dira, deitzaileen aurretiazko jakinarazpenean ez bada bermatzen kutsadurei aurrea hartzeko behar den distantzia pertsonala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!