Nafarroak nabarmen handituko du txertaketa erritmoa apirilean

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 17a, 07:06

Adineko gizon bat, txertoa jasotzen.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi du apirilean Pfizer etxetik jasotzea aurreikusten duten txerto kopurua urtarrila eta otsailean enpresa guztietatik jasotakoa adina dela. AstraZenecakoari lotuta, "lasaitasuna" eskatu du.

 

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak jakinarazi du apirilean Pfizerren 70.200 txerto jasoko dituztela, soilik etxe horretakoak, hain zuzen, adinekoak hartzen ari direnak; eta, zehaztu duenez, urtarrilean eta otsailean guztira (enpresa guztietatik) jasotakoak adina dosi dira.

AstraZenecaren txertoei dagokienez, Santos Indurain Osasun kontseilariak egin zuen bezala, Remirezek "lasaitasun, konfiantza eta segurtasunerako deia" egin du; izan ere, Nafarroan ia 18.000 dosi jarri dituzte jada, eta ez da albo-ondorio larririk izan.

Orain, Sendagaien Europako Agentziaren bilera eta irizpidearen zain daude. Horrek lurralde arteko beste bilera bat ekarriko du, eta bertan erabakiko dute zer egin txertoarekin. Alde horretatik, zuhurtzia estrategia ona dela azpimarratu du.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!