Asteazken honetan, martxoaren 17an, Covid-19aren hedapena geldiarazteko muga berriak sartu dira indarrean Nafarroan, eta igandera arte, hilak 21, izango dira indarrean, San Jose egunarekin bat etorriz. Erkidegoek eta Espainiako Gobernuak adostu zituzten muga horiek, lurraldeen arteko osasun agitarien bileran.
Egun horietan, espazio publiko itxietako bilerak gehienez lau pertsonakoak izango dira, eta seikoak espazio publiko irekietan, eta topaketa pribatuak bizikidetza-unitate bakar batera mugatuko dira.
Era berean, iragaitzazko leku publikoetan egiten diren bilerak eta aldi horretan egiten diren manifestazioak baldintzatu edo debekatu ahal izango dira, deitzaileen aurretiazko jakinarazpenean ez bada bermatzen kutsadurei aurrea hartzeko behar den distantzia pertsonala.
Prebentzio-neurriak Nafarroako lehendakariaren dekretu batean daude jasota, eta Espainiako Gobernuak eta autonomia-erkidegoek Osasuneko Lurralde arteko Kontseiluan adostutakoa betez aplikatu dira. Nafarroako Gobernuak, Gobernu Irekiaren bidez, hartutako neurrien inguruko galdera eta erantzun ohikoenei buruzko informazioa eguneratu du. Dokumentu bat egin da, gaztelaniaz eta euskaraz.