EAJk Espainiako Barne ministroa galdekatu du Espainiako Gobernuaren kontrol saioan. Aitor Esteban bozeramaileak kasuaren inguruko dokumentuak desklasifikatzea proposatu dio, horretarako eskumena duen erakundea baita.
Non Dago Mikel-en zuzendarien ikerketari esker argitaratutako audioari dagokionez, ministroak garrantzia kendu dio: "Audioaren berri izan dugu, baina ez edukiarena, aurretik agertu zelako eta baloratua izan zelako".
"Ikerketa judiziala zehatza izan zen, eta orain berriz irekitzea ala ez aztertu beharko da", adierazi du. Ikerketa "luzea", "konplexua" eta "xehatua" izan zela esan du, baina ez du kontuan hartu Auzitegi Nazionaleko eta Gipuzkoako Auzitegiko hainbat auzitegik ez zutela Perote eta Gomez-Nietoren audioa ezta haren idatzizko transkripzioa ere kontuan hartu.