Volkswagenek produkzioa eten beharko du pieza falta dela eta

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 16a, 12:46

Euskalerria Irratiak jakin izan duenez, Landabengo Volkswagenen ERTE berri bat ari da prestatzen. Hornidura arazoak daude lantokian, beste enpresa batzuetatik datozen pieza falta somatzen hasiak dira eta horri aurre egiteko, eta aste santuko egunak probestuz, ekoizpena etengo luke Volkswagenek martxoaren 24, 25 eta 26an.

LAB-eko sail Sindikalak azaldu duenez, geraldiaren arrazoia erdieroale falta da. Iruñean SASek muntatzen duen zipriztindegian ezartzen da erdieroale horiek, eta produkzioaren %96k darama. "Wolfsburg datorren aste osoan itxiko dute, Auto Europa eta Hegoafrika ere kaltetuta daude", azaldu dute. 

Arautu gabeko TAS taldea Industria Jardunaldian egongo da, eta dagoeneko gozatu duten gainerako langileak ERTEra joango dira sindikatuak zehaztu duenez: "Produkzio-programak eraginik ez izatea espero dute, baina goiz da hori ziurtatzeko".

Ez da lehendabiziko aldia pandemia hasi zenetik Landabengo lantokiak hornidura arazoak pairatzen dituela: pasa den urteko martxoan eta udazkenean ere, katearen ekoizpen erritmoa gelditu edo, behintzat, mantsotu behar izan zuten, piezen falta zela eta.

Tamalez, albiste txar hau Volkswagenek Nafarroako lantokiko ekoizpen zenbakiak igo eta aste pare bat eta gero ailegatzen da, Wolsfbourko zuzendaritzak 10.000 kotxe gehiagoren ekoizpena agindu baitzion Landabeni, apirila eta maiatza bitartean egin beharrekoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!