Iglesiasek Ione belarra nafarra proposatu du Eskubide Sozialen ministro izateko

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 15a, 15:19

Espainiako Gobernuaren 2030 Agendarako Estatu idazkaria da egun Ahal Duguko Ione Belarra.

Espainiako politikagintzak astindua jaso du azken egun eta orduetan, Madrilgo hauteskunde eta estatuko gobernu barruan izaten ari diren mugimenduekin. Azken mugimenduek, gainera, Nafarroako protagonista bat izanen dute. Ione Belarra alsasuarra Eskubide Sozialen ministroa izateko proposatu du Ahal Duguk, Pablo Iglesiasek bere kargua utzi eta Yolanda Diazek bere tokia hartu eta gero. Gobernuak eta PSOEk azpimarratu dute Sanchezi dagokiola ministroak aukeratzea.

Belarra Iruñean jaio zen 1987ko irailaren 25ean, eta Espainiako Gobernuaren 2030 Agendarako Estatu idazkaria da. Ahal Duguren estatuko kontseilu herritarreko kidea da, eta Nafarroako diputatua izan da Diputatuen Kongresuko XI., XII. eta XIII. legegintzaldietan, baita Podemos-EP-EM talde konfederalaren bozeramailea ere Kongresuan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!