EH Bilduk beste zaintza eredu baterako trantsizioaz eztabaidatzeko jardunaldiak egingo ditu

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 15a, 09:38

EH Bilduren Iruñeko egoitza.

EH Bilduk ‘Feminismotik bizitzak erdigunean’ jardunaldiak egingo ditu martxoaren 26 eta 27an, zaintza eredu publiko eta komunitario baten beharraren inguruan eztabaidatzeko, eta proposamen eta esperientziak ezagutzeko, adituekin eta mugimendu feministarekin batera.

 

Egungo krisiaren testuinguruan, oinarrizko eskubideen urratzen eta gizrte arrakalak areagotzen ari direlarik, EH Bildurentzat datozen urteetarako erronka handienetako bat da, zaintzaren krisiari, premisa soberanista, ezkertiar eta feministetatik erantzutea.

Premia horri erreparatuta, gaian sakontzeko eta eztabaidatzeko zein koalizioaren lan lerroak ezartzeko espazio bat irekiko dute, ‘Feminismotik bizitzak erdigunean’ jardunaldi telematikoen bitartez.

"Horregatik uste dugu, urgentziari erreparatuta, une egokia dela sakondu eta elkartu ahal izateko espazio publiko bat irekitzeko, premisa feministetatik abiatuta, proposamen politikoetan sakonduz eragile desberdinekin batera; zaintzaz ulertzen dugunari buruzko beharrezko eztabaidan aurrera eginez eta, aldi berean, esperientzia inspiratzaileak ezagutuz eta mugimendu feministarekin interlokuzio gune bat irekiz, euskal zaintza sistema publiko-komunitario baterako elkarrekin trantsizioa marrazten hasteko", adierazi du Monika Plazaola EHBren Feminismo eta Sexu eta Genero Aniztasun Idazkariak.

Carole Pateman pentsalari britainiarrak emango dio hasiera hitzaldiari, martxoaren 26an, kontratu sexualari eta zaintzari buruzko mintzaldi  batekin.

Hortik aurrera, egun  horretan eta hurrengoan, zaintzaren inguruko Euskal Herriko errealitatean sakonduko dute; zaintza esperientzia jakin batzuk ezagutuko dituzte, eta eredu publiko eta komunitario baterako trantsizioari buruz eztabaidatuko dute.

Orotara, hogei hizlari izango dira, hainbat herrialde eta eremutakoak. Jardunaldiak irekiak dira, eta egitaraua eta izena emateko orria EH Bilduren webgunean dago. Behin amaituta, ondorioak argitaratuko ditzute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!