Akordioa lortu dute MTorresen, kaleratze kopurua 112ra murrizteko

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 15a, 09:53
MTorreseko langileen protesta bat.

Mtorreseko zuzendaritzak eta CCOO eta CITE sindikatuek akordioa lortu dute enplegua erregulatzeko espedientearen inguruan. Kaleratze kopurua 162tik 112ra murriztu da, horietatik 64 Dorreko lantegian. ELAk ez du negoziaketan parte hartu, eta "ate itxian" egin dela salatu du.

Akordioa igandean lortu zuten, enpresak enplegu erregulazioko espedientea aplikatzeko beste proposamen bat aurkeztu eta gero. Bileraren ondoren, langileen ordezkariek beharginei helaraziko dieten kontsulta aldiaren aurre akordioaren akta sinatu zen. Akordioa gaur bertan sinatuko dute, eta aldeek behin betiko amaitutzat emango dute prozeduraren kontsulta aldia; ondoren, lan agintaritzan aurkeztuko dute.

Enpresak jakitera eman duenez, hitzarmenak 33 eguneko kalte ordaina ezartzen du antzinatasun urte bakoitzeko, 24 hileko mugarekin. Era berean, 2021, 2022 eta 2023 urteetan kategoria bereko edo antzeko lanpostuetan lanera itzultzea ere jasotzen du akordioak, betiere enpresaren irizpidearen arabera eskatzen den profilaren baldintza guztiak betetzen badituzte. Halaber, birkokatze programa bat adostu da, bederatzi hilabeteko laguntza eta zerbitzu gehigarriekin. 
 
ELAk ez du parte hartu
 
ELA sindikatuek ez du parte hartu akordioan; azaldu dutenez, akordioa "ate itxian eta modu ilunean" izan zen; ELAko ordezkariek ez dute negoziaketak parte hartu. Ez daude ados zuzendaritzaren proposamenarekin, eta gogorarazi dute enpresak irabaziak dituela, eta hortaz, kaleratzeak ez direla bidezkoak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!