Nafarroak, martxoaren 17tik 21era bitartean (San Jose zubia), gune publiko itxietan gehienez lau lagun biltzeko baimena emanen du eta topaketa pribatuak bizikidetza-unitate batera murriztuko ditu. Espazio irekietan sei lagun elkartzeko aukera izanen da.
Prebentzio-neurriak San Jose egunarekin (hilaren 19an) bat datoz, eta Espainiako Gobernuak eta autonomia-erkidegoek Osasuneko Lurralde arteko Kontseiluan adostutakoa betez aplikatuko dira.
Era berean, iragaitzazko leku publikoetan egiten diren bilerak eta aldi horretan egiten diren manifestazioak baldintzatu edo debekatu ahal izango dira, deitzaileen aurretiazko jakinarazpenean ez bada bermatzen kutsadurei aurrea hartzeko behar den distantzia pertsonala.
Neurriak martxoaren 17an hasiko dira, Maria Chivitek ostiral honetan sinatu duen presidentearen foru dekretua indarrean sartzen denean. Xedapen horrek salbuesten du, aipatutako bost egunetan, SARS-COV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko neurriak ezartzen dituen otsailaren 23ko 7/2021 Foru Dekretuaren aplikazioa.