Maeztuk dio Nafarroako egoitzek Covid kasurik gabe jarraitzen dutela

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 12a, 12:18

Albiste ona da Nafarroako Gobernuko eskubide sozialen kontseilariaren ustez, baina "prebentzio neurriak zorrozten" jarraitu behar dela azpimarratu du.

Mari Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen kontseilariak ostiral honetan jakitera eman duenez, adinekoen eta urritasuna duten pertsonen egoitzek Covid-19ko kasu aktiborik gabe jarraitzen dute, eta hori "albiste oso ona" dela esan du, eta "zuhurrak" izaten jarraitzea eskatu du.

Prentsaurreko batean kazetariek egindako galderei erantzunez, Maeztuk esan du "prebentzio neurriak zorrozten" jarraitu behar dutela, "nahiz eta zentro guztiak txertatuta egon, prebentzio neurriak betetzen jarraitu behar da".

Sailburuak azaldu duenez, egoiliarrak zentroetatik irteteak eta bisiten kopuruak gora egiteak "duela urtebetetik ikusten ez genuen giroa ekarri du zentroetara, eta hori oso albiste positiboa da".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!