1936ko emakume errepresialiatuak oroitzeko monolitoa erasotu dute Garesen

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 12a, 10:12

Korrikaren lekukoari ere eraso egin eta herri mugimendu zenbaiten pankartak eta kartelak kendu dituzte bart.

Ezezagun batzuek eraso egin diote Garesen 1936 eta 1939 urteen artean faxistek errepresaliatutako emakumeak oroitzen dituen monolitoari. Herriko emakume hauek oroitzen dituen arrokaren atzeko aldean, "II Errepublikaren aginduz fusilatu, torturatu eta estortsioa jasan duten milaka pertsona" gogoratzeko mezu bat idatzi dute errotulagailuz, testua "gora Espainia!" batekin errematatuz.

Monolito hau, Garesko Udalak jarri zuen, 1936 eta 1939 bitartean, herriko emakume asko, euren ideologia errepublikanoagatik edo errepresaliatu antifaxistekin zituzten loturengatik umiliatuak eta jazarriak izan zirela gogoratzeko.

Gau berean, "Gora España!" eEre idatzi zuten Korrikaren lekukoan eta Garesen herri mugimenduak jarritako kartel eta pankartekin ere hartu zuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!