Arrotxapeko eta Valtierrako agerraldietan zortzina kasu gehiago atzeman dituzte

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 12a, 08:50

Covid-19k eragindako 67 infekzio kasu berri atzeman zituen Nafarroak ostegun honetan, aurreko eguneko berdinak, Osasun Departamentuak emandako behin-behineko datuen arabera.

Atzo Arrotxapeko eta Valtierrako agerraldiek beste zortzi kasu gehiago pilatu zituzten. Ondoren, Corella, Txantrea eta Donibane azaltzen dira zerrendan, launa positiborekin; eta Cascante, Zizur Nagusia, Sanduzelai eta Iturrama, hiruna kasurekin. 

Astelehenetik ostegunera kutsatutakoak aurreko astean baino %5,2 gutxiago dira. Horrela, Osasunak "nahiko ontzat" jotzen duen bilakaera mantendu da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!