Koordinatzailea hautatzeko primarioak abiatu ditu Ahal Duguk

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 12a, 08:09

10:00tatik aurrera eta martxoaren 17ra bitarte izanen dute Nafarroako alderdi morean izen emandakoek boza emateko aukera.

Nafarroako herri kontseilua, Nafarroako Berme Batzordea eta koordinazio autonomiko berria aukeratuko dituzte. Ainhoa Aznarez parlamentaria, alderdi moreko komunikazio arduradun izandako Neniques Roldan eta 15M mugimenduko sustatzaile Begoña Alfaro dira hautagaiak. 

Hirugarren Batzarraren webgunean (https://asambleas2021.podemos.info/votacion/navarra /) hautagai guztien profilak eta aurkeztutako hiru hautagaiek proposatutako dokumentuak ezagutu daitezke.

Gaur, 18:00etan, Koordinazio Autonomikorako hiru hautagaiek alderdi moreko ardatz nagusiei buruzko eztabaidan parte hartuko dute. Nafarroako Ahal Duguren sare sozialen bidez jarraitu ahal izango da ekitaldia.

Bozketa modu telematikoan egin ahal izango da alderdiaren partaidetzaren webgunean: www.participa.podemos.info. Bozketen emaitzak martxoaren 19an, ostiralean, jakinaraziko dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!