Perez-Nievasek eta Suarezek UPNrekin duten akordio "sendoa" defendatu dute

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 11a, 09:54
Esparza, Perez-Nievas, Suarez eta Ibañez, parlamentuan. (Nafarroako Parlamentua)

Javier Esparzak aitortu du PP eta Ciudadanosen arteko krisia ez dela “ona” koalizioarentzat. Carlos Perez-Nievasek eta Jose Suarezek, berriz, beren alderdiek UPNrekin "nazionalismoari aurre egiteko" duten akordioa defendatu dute. 

Atzo Madrilen eta Murtzian PPren eta Ciudadanosen artean izandako hausturak sortutako lurrikarak erreplikak izan ditu, noski, Nafarroan. Osoko bilkura egin dute Nafarroako Parlamentuan, eta Navarra Suma koalizioa osatzen duten alderdietako buruek gaia izan dute hizpide. Azpimarratzeko modukoa da bai PPko eta Ciudadanoseko buruek nabarmendu dutela UPNrekin duela akordioa alderdi bakoitzak, ez haien artean.

Javier Esparza UPNko buruak adierazi du egoera hau ez dela “ona” Navarra Sumarentzako, baina koalizioan UPNk duela “indarrik handiena”.

Ciudadanoseko Javier Perez Nievasek argi utzi nahi izan du ez dagoela “apurketarik”: “Navarra Suma da UPNren eta Ciudadanosen, eta UPNren eta PPren arteko akordio bat, nazionalismoari aurre egiteko”.

Ia hitz berberekin mintzatu da Alderdi Popularreko Jose Suarez; adierazi du bere alderdiak UPNrekin akordio “sendo” bat duela, nazionalismoaren aurrean “alternatiba bat” eskaintzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!