Hiru trans nafarrek gose greba hasi dute, Trans legea Kongresura igor dezaten

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 10a, 18:03

Ehun bat trans dira Espainiar Estatuan greba egiten ari direnak. 

Ehun bat trans lagunek, horietako hiru Nafarroan, gose greba hasi dute gaur goizean, Trans Legea Kongresura bidaltzeko eskatzeko; izan ere, Gobernuko kideen arteko "desadostasunak" blokeatuta daude, eta horrek "irtenbiderik gabeko kale batera" eraman du kolektiboa.

Ohar batean, lege hori gorteetan eztabaidatzeko beharra defendatu dute, eta, beraz, Gobernuak bere proiektua bidaltzen ez badu, "Unidas Podemosi eta inbestidura blokeari" lege proposamen gisa erregistratzeko eskatu diete. Eta gaineratzen dutenez, "Eurobarometroak, Europako batzordeak argitaratutako inkestak, Espainiako estatuan biztanleriaren aldeko erantzunen % 83 erakusten du, transen eta bitarrak ez diren pertsonen identitatearen legezko onarpena errazteko".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!