Nafarroak Covid-19aren aurkako egungo murrizketak bi astez luzatuko ditu

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 10a, 09:58

Maria Txibite eta Santos Indurain, udan egindako agerraldi batean. (Nafarroako Gobernua)

Nafarroako Gobernuak martxoaren 25era arte luzatu ditu edukiera, gaueko mugikortasuna eta itxiera perimetrala. Indarrean jarraitzen du, halaber, eremu publikoan eta pribatuan 6 pertsonak baino gehiagok bilerak egiteko debekuak.

Nafarroako Gobernuko presidenteak, Maria Txibitek, Altsasura egindako bisita batean, atzo, aurreratu zuen Foru Erkidegoak luzatu egingo dituela koronabirusaren aurkako egungo murrizketak, hala nola konfinamendu permietrala, etxeratze agindua gaueko 23:00etatik goizeko 06:00etara, ostalaritzaren barrualdeko edukiera muga %30era eta gehienez ere bi bizikidetza eremutako sei pertsona eremu pribatuko bileretan, besteak beste.

Nafarroako Gobernuak neurri horiek luzatzea erabaki du, egungo epidemiologia eta osasun egoera ikusita. Nabarmendu du azken astean aldatu egin dela aurrez neurrietan geratatzen ari zen beheranzko joera, baita britainiar anduiaren gero eta presentzia handiagoa ere. Txibitek gogorarazi zuen tentuz jarraitu beharra dagoela, iragan astean kasuek gora egin zutelako: "Murrizketak kentzeko zuhurrak izan behar dugu". Positiboen kopurua handitzeaz gain, Erresuma Batutik datorren aldaeraren hazkundea da beste kezka handi bat, presidentearen hitzetan.

Txertaketari dagokionez, presidenteak adierazi zuen 80 urtetik gorakoentzako txertaketa hasi dela eta, maiatzean, "dena txertoen egutegian ezarritakoaren arabera badoa", prozesuan asko aurreratuko dutela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!