Nordex Bladesek Irunberrin duen lantegiko enpresa batzordeak elkarretaratzeak deitu ditu astearte eta asteazkenean, Garraio Aguado konpainiako behargin baten heriotzagatik doluminak emateko, kamioi batek Irunberriko lantegiko aparkalekuan harrapatu ostean.
"Gertaera desatsegin eta mingarri honen aurrean, enpresa-batzordeak langile guztiak deitu ditu txanda bakoitzean 20 minutuko kontzentrazioa egitera enpresaren aparkalekuan, doluminak eta elkartasuna adierazteko", gaineratu dute sindikatuek ohar batean. Nordexeko batzordea CCOOko lau ordezkarik, ELAko hiruk, UGTko hiruk eta LABeko bik osatzen dute.
Elkarretaratzeak asteartean 16:00etan eta 23:30ean izango dira, eta asteazkenean 12:00etan eta 16:00etan.