M8

Parlamentuak bat egin du Martxoaren 8arekin

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 8a, 07:28

Martxoaren 8ko ekitaldia, gaur, Nafarroako Parlamentuan.

Parlamentuko lehendakariak proposatutako testuak zaintza lanen garrantzian egin du azpimarra. Gogora ekarri du covid-19aren krisiak erakutsi duela egiten dituzten lan horiei dagokien balioa ematearen garrantzia.

Eta zentzu horretan, Nafarroako Palrmentuaren apustua agertzen du, bizitzaren jasangarritasuna politika publikoen erdigunean jartzeko, eta lehentasunezko lan ildo gisa sartzeko agenda politikoan.

Bestetik, konpromisoa agertzen du zaintza lanei ikusgarritasuna emateko. Herritarrak zaintza lanak banatzearen beharraz sentsibilizatzeko konpromisoa agertzen du; eta aitortzen du mugimendu feministak egindako ekarpena eta lana. Talde guztiek aho batez onartu dute testua. 

Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak beste adierazpen bat ere aurkezta zuten, Pedro José Gonzalez Felipe Navarra Sumako parlamentariak pasa den asteko osoko bilkuran Irene Montero Espainiako Berdintasun ministroaren aurka egindako adierazpen matxistak gaitzesteko; izan ere, esan zuen dagoen tokian dagoela "alfa arraren emaztea" izateagatik. Bada, parlamentariak bere hitzak aktatik kentzeko eskatu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!