Lehendakaritzak aurkeztutako testuan, parlamentuak bat egiten zuen Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren ospakizunarekin, oroitzapena, aitortza eta elkartasuna adieraziz; duintasunaren, memoriaren, enpatiaren eta biktimekiko hurbiltasunaren aldeko politikak bultzatzea adosten zuen, eta bat egiten zuen Nafarroako Gobernuaren ekitaldiarekin. Bada, Navarra Sumarentzat ez zen nahikoa, ez zirelako aipatzen arbuioa, kondena eta ETA hitzak.
Gainerako alderdiek aldeko botoa eman dute, eta PSNk, Geroa Baik eta EH Bilduk eskuineko koalizioaren jarrera kritikatu dute. Ramon Alzorriz haserre eta lotsatuta agertu da halako adierazpen batekin batasuna ez erakusteagatik; eta gai hau etengabe erabiltzea lotsagarria dela esan du.
Uxue Barkosek ere tristura adierazi du, Navarra Sumaren egun horren erabilera alderdikoiagatik ez direlako ados jarri; eta zentzugabekeriatzat jo du.
Bakartxo Ruizek ere salatu du Navarra Sumak bere interes partikularrak eta alderdikoiak adostasunaren gainetik jarri izana. Esan du, Navarra Sumari eznahikoa iruditzen zaion bezala, haiei ere eznahikoa iruditzen zaiela, ez duelako Martxoaren 11k Nafarroan izandako ondorioetan erreparatu, zehazki Angel Berruetaren heritzean; baina hala ere, kontsentsuaren alde egin dute.