M8

Martxoaren 8a, auzo eta herrian

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 5a, 10:36

Nafarroako mugimendu feministak auzoka eta herrika eginen du protesta emakumearen egunean. Iruñerriko deialdi nagusiak bildu ditu Euskalerria Irratiak.

Feminismotik dena aldatu, sistema arrakalatu! leloa hartuko dute Nafarroako mugimendu feministak antolatutako mobilizazioek. Goizeko 9:00 hasiko dira protestak Iruñean. Atzerritarren bulegoan izanen da lehenengo hitzordua, migrazio politiken aurkako mezua zabaltzeko. 10:00etan, berriz, Amavir Oblatasera eramen dute aldarria, "kapitalismoaren kontra" egiteko eta 11:00etan autoritarismoa salatuko dute Iruñeko Udaletxe Plazan. Nafarroako Unibertsitate Publikoko liburutegiko plazan, 11:30ean elkartuko dira ikasleak.

Arratsaldean, berriz, auzoka eginen dituzte elkarretaratzeak. Mendillorrin izanen da lehenengoa, 19:00etan, Elorri ikastetxean. Arrotxapean gurpildun martxa eginen dute ordu horretan, baina elkarretaratzea 20:00ean izanen da, Plaza Gorrian. Gainerakoak ere 20:00etan izanen dira, Alde Zaharrean (Sarasate pasealekuan), Arrosadian (Felixa Munarriz plaza), Donibane (Tramontana), Txantrean (Euskara Plaza) eta Sanduzelai (Gortari Plaza). 

19:00etan Barañaingo Udaletxe Plazan, Mutiloako Mutiloa Plazan, Uharteko San Juan Plazan eta Orkoiengo Udaletxe Plazanen eginen dute protesta. Antsoainen (Udaletxe Plaza), Atarrabian (Udaletxe Plaza), Burlatan (Ezkabazabal Plaza) eta Sarrigurenen (Pinuaren plaza), berriz, 20:00etan izanen dira. 

Emakume sozialisten jardunaldiak

Mugimendu feministak antolatutakoaz harago, izanen da protesta gehiagorik Iruñerrian. Itaia emakume sozialisten antolakundeak jardunaldiak antolatu ditu, "lege burgesa borrokatu" lelopean. Atzo lehenengo mahai-ingurua egin zuten, Txantrean, 'Lan feminizatuak, zein da gure etorkizuna?' gai hartuta. Igandean hitzaldia eginen dute, Atarrabian, emakume langilearen ibilbidea errepasatzeko. Hurrengo asteko ostegunean, martxoak 12, hitzaldi batekin jardunaldiei amaiera emanen diete. Lan asistentzialaren sozializazioa hartu dute hizpide.  

Astelehenean, martxoaren 8an, mobilizazioa egingo dute, Karlos III etorbidean, CaixaBank parean, 18:00etan. E

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!