Torturak ikertzeko eskatu diote gobernuari Aezkoako Batzarrak eta Orbaizetako Udalak

Euskalerria Irratia 2021eko martxoaren 3a

Mikel Zabalza orbaiztarrari gertatu zitzaiona argitzeko ikerketa abiatzea galdegin diete, halaber, Espainiako Gobernuari eta Estatuko Fiskal Nagusiari.

Larunbatean Iruñean eginen den torturaren aurkako manifestazioarekin bat egin dute Aezkoako Batzarre Nagusiak eta Orbaizetako Udalak. Mikel Zabalza hilketaren ingurukoak argitzen dituen Gomez Nieto eta Peroteren arteko elkarrizketa biltzen duen audioak ordezkatzen dituzten herriek "sentitzen eta pentsatzen" dutena berresten duela adierazi dute: "Mikel Intxaurrondoko kuartelean torturapean hil zutela". Orbaiztarra zen Zabalza. 

Zer gertatu zitzaion argitzeko ikerketa abiatu dezala eskatu diote adierazpen baten bitartez, "gertakariak argitu, justiziari helarazi eta aitorpen ofiziala egiteko". Estatuko Fiskal Nagusiak audioen inguruko adierazpenak egin ditzala nahi dute, argitu dezan "kasua berriz irekitzeko eta ikertzeko bide emateko nahiko adierazgarriak ez ote diren". 

Nafarroako Gobernuari, berriz, "beste aldera begiratu" ez dezala eskatu diote. Torturak Nafarroan izandako dismentsioa ezagutzeko "beharrezko" ikerketei berrekitea galdegin diote.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!