Aste Santuaren aurrean "zuhurtziaren" alde egin du Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 3a, 11:06

Javier Remirez presidenteorde eta gobernuko bozeramailea.

Maria Txibitek aurretik egin bezala, Javier Remirezek ziurtatu du Nafarroako Gobernuak "zuhurtziaren irizpidea" erabiliko duela Aste Santuan konfinamendu perimetrala kentzeko aukeraren aurrean.

Nafarroako Gobernuko bozeramailearen esanetan, frogatu da "zuhurtzia irizpide egokia” dela, eta "orain lehentasuna" datuak sendotzea eta txertaketan aurrera egitea izango da.

Ez du zehaztasun gehiagorik eman beraz, Aste Santuaren inguruan, eta ez du argitu zein izango den foru goberenuaren jarrera, gaur arratsaldaen egingo den Lurraldearteko Osasun Kontseiluan, autononia erkidegoekin eta Espainiako Osasun Ministerioarekin; besteak beste, gai horri heltzeko. 

Besterik gabe, esan du orain helburua dela datu onak mantentzea, eta txertaketa prozesuan aurrera egitea, beste gai batzuei buruz hausnartu baino lehen. Gainera, gogorarazi du erabaki hau ez dagoela Nafarroaren esku bakarrik, eta autonomia erkidegoekin adostasunez jokatu nahi dutela, batez ere mugakideekin.

Maria Txibite presidenteak ere atzo esan zuen Nafarroak ez duela erabakirik hartu nahi mugakide dituen erkidegoekin "adostasunik" lortu gabe, eta oso zuhurrak izango direla.

Une honetan, foru erkidegoa 3. alerta mailan dago, eta egoera horretan konfinamendu perimetrala azaltzen da "baloratu beharrekoa neurri gisa”. Gobernutik beti adierazi dute "datuak egunez egun monitorizatzen" dituztela. Egungo araudia martxoaren 11n amaituko da, eta hurrengoak beste 15 egunez iraungo du; beraz, neurri horretan aldaketak egiteko aukerak egongo dira oraindik.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!