Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuak, Euskarabidearen bidez, euskara ikastaro bat antolatu du, internet bidez, Argentinako eta Uruguaiko 19 lekutako Nafar Etxeekin.
Matrikulatutako ikasleek ez zuten aldez aurretik euskararen ezagutzarik; beraz, A1 maila esleitu zaie, eta ahozko komunikazioa talde txikietako elkarrizketa saioen bidez sustatuko da.
Ikasleen artean soslai eta jatorri desberdinak daude: adin ezberdinetako pertsonak dira, besteak beste, ikasleak, musikariak edo erretiratuak, esaterako, eta gehienak Buenos Aireskoak badira ere, Bahía Blanca, Rosario, Bolivar eta Montevideoko ikasleak ere badaude.