Bi taldeek 1978ko uztailaren 8ko gertakariei buruzko materialak bilatzeko proiektu bat adostu dute, egun hartan German Rodriguezen heriotzarekin amaitu zen polizia erasoarekin lotutako dokumentazioa eta informazioa biltzeko.
Poliziaren eraso haren ondoren, Peñen Federazioak rol garrantzitsua izan zuen, lehenik Hiriko Egiaren Batzordean, eta, ondoren, Peñen Ikerketa Batzordean. Testigantzak jaso zituzten, epaitegietan egon ziren, baita Espainiako Kongresuan ere, Gobernu Zibileko pertsonekin bilerak egin zituzten… eta lan hori guztia 1988an, gertaeren hamargarren urteurrenean, argitaratutako Castigo a los culpables izeneko dosierrarekin amaitu zuten.
Ekimen honen bidez, gertakariekin, oro har, eta batzorde horrek egindako lanarekin lotutako dokumentazio eta informazio guztia bildu eta digitalizatu nahi dute. Urteak dira artxibo lana egiten hasi zirela, gertakari tragiko horiekin zerikusia duen informazio guztia bilduz: prentsa zatiak, komunikatuak, argazkiak, pegatinak...
Batzorde horrekin eta egun horietako gertakariekin zerikusia duen informazioa edota dokumentazioa duen edonor honako helbide elektroniko hauen bidez harremanetan jartzera animatu dute:
federacionip@hotmail.com
info@sanfermines78gogoan.org