Atzo 1.573 PCR eta antigeno test egin zituzten Nafarroan. Horietatik 50ek eman zuten positibo, %3,2k. Nafarroako Gobernuak emandako behin behineko datuak dira. Udalerri eta osasun-eremuen araberako eguneroko zerrendan, Burlata ageri da lehen postuan, 6 positiborekin. Ondoren, Lerin eta Iruñeko Donibane eta Txantrea auzoak daude, launa kasurekin. Ondoren, Barañain hirurekin eta Altsasu, Antsoain, Cintruenigo, Uharte, Arrotxapea, Urdiain eta Bera, bina kasurekin.