Auzoka eta herrika eginen du protesta mugimendu feministak Martxoaren 8an

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 26a, 12:52
Euskal Herriko mugimendu feministak gaur Donostian egindako agerraldia.

19:00etan eta 20:00etan eginen dira mobilizazioak Dena aldatu, sistema arrakalatu lelopean.

Baionan, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donostian egingo ditu manifestazio nagusiak Euskal Herriko mugimendu feministak. Dena aldatu, sistema arrakalatu leloa hartuko dute aurtengo protestek. Iruñean auzoka izanen dira mobilizazioak, 19:00etan eta 20:00etan; eta herrika ere antolatuko dituzte.  "Sistema kapitalista, heteropatriarkal eta arrazista arrakalatzeko", feminismoan antolatu eta kolektiboki borrokan jarraitu behar dela defendatu dute gaur Donostian egindako agerraldian: "Krisi hau ez zen pandemiarekin hasi, eta Euskal Herriko mugimendu feministan orain ez gara isilik eta geldi egongo". Kaleak hartzea inoiz baino garrantzitsuagoa dela nabarmendu dute. 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!